Pultsu bakarreko sorgailua

Pultsu bakarreko sorgailua 555 zirkuitu integratuarekin

Etxe-tresna bat pizten duen sakagailua simulatzeko helburuarekin pultsu bat eragiten duen zirkuitutxo bat eraiki dut 555 ZI bat erabiliz, denbora mugatua izango duen pultsu bakarreko sorgailu bat.

555 ZI

555 zirkuitu integratua tenporizatzaile, pultso sorgailu eta oszilatzaile aplikazioetan erabiltzen den zirkuitu integratua da. Merkea eta erabilera-aukera anitzekoa izanik, txip honen erabilera oso hedatua dago. Konfiguraketaren araberan hiru modu desberdinetan lan egin dezake, monostable pultsu sorgailuetan, astable oszilatzaile moduan uhin karratu sorgailu eta bistable flip-flop bezala.

Barne egituran, azaletik begiratuta bederen, txipa osatzen duten tentsio zatitzailea, konparatzaileak, flip-flop-a eta deskargako transistorearekin, aplikazioaren eskakizunen araberako konexioak egin ahal izateko 8 pin ditu.

Muntaketa

Ariketa honetan, modurik ohikoenean ez baldin bada ere, 555 zirkuito integratua monostable moduan arituko da, desarra edo trigger seinaleak baldintzatuko duen pultsu bakarra eskeiniko baitu. Hemen eskema eta erabilitako osagaiak:

eskema-irudia

  • NE555 ZI

  • 1KΩ potentziomentroa(R1)

  • 10µF kondentsadorea(C1)

  • 330Ω erresistentzia(R2)

  • 1N4001 diodoa(D1)

  • Errele 1

Zirkuitoan tentsioa aplikatzean, C1 kondentsadorea kargatzen hasiko da R1 erresistentzian barrena. Trigger(2) eta threshold(6) pin edo orratzetan neurtuko den tentsioa modu mailakatuan handitzen joango da, harik eta kondentsadorea kargatzen den arte. Trigger(2) pinean tentsioa sarrerakoaren heren bat(1/3)-en azpitik dagoen bitartean, irteera(3) HIGH egoeran ipiniko da. Threshold(6) pinean sarrerako tentsioaren bi heren(2/3) gainditzen direnean irteera(3) LOW egoerara igaroko da.

Irteeraren egoera aldaketak hartuko duen denbora R1 erresistentzia eta C1 kondentsadorearen baitan izango da eta ondorengo formularekin kalkulatuko da:


T=1.1*R1*C1

muntaketa-irudia 555 ZI-aren irteerak gobernatzen duen errelearen kontaktua paraleloan nire etxe-tresnaren pizteko sakagailuari konektatzea aski izango da ariketa amaitzeko. Orain, sarrerako tentsioa antzematen duenean bere kasa piztuko da!